Webgunearen titulartasuna
Jarraian, webgune honen titularraren identifikazio eta harremanetarako datuak aurkezten dira:
DOK Atelier
Leire Zabala eta Haritz Oyagaren proiektu bat
Xedea
Lege-ohar honek DOK Atelier webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak arautzen ditu. Titularrak baldintza horiek Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen ditu.
Webgune honetara sartzeak eta bertan nabigatzeak, lege-ohar honetan jasotako baldintzak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzen direla esan nahi du.
Jabetza intelektuala eta industriala
Jabetza intelektualaren eta industrialaren arloan indarrean dagoen legediak webgunearen edukia babesten du, barnean direla, besteak beste, testuak, irudiak, diseinuak, logotipoak, iturburu-kodeak eta beste edozein material. Debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea edo eraldatzea, titularrak berariazko baimena eman ezean.
Erantzukizuna
Titularrak ez du bere gain hartuko web guneko edukietara sartzeagatik edo horiek behar ez bezala erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik. Era berean, ez da bermatzen edukietan akatsik ez egotea, ezta webguneak behar bezala funtzionatzea ere.