Nor gara

Leire Zabala eta Haritz Oyaga

2003an Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ziren. Ikasketak hainbat arlotan osatu ondoren, diseinuarekin lotutako lanbideak jorratu izan dituzte.

2019an DOK Atelier proiektu pertsonala martxan jarri zuten. Hastapenetan collagea uztartu bazuten ere, gaur egun paperean zein mihise gainean garatzen dute euren lana, pintura arloan ere murgilduz.

Euren jarduera profesionalak eraginda, artelanek konposizio-karga nabarmena dute. Azpimarratzekoak dira modulazio espazialak, elementuen lerrokadurak eta ingerada zehatzak, betiere paleta landu batez lagunduta.

" Tanteotik abiatzen gara, zoritik... kontrolatuaren eta ustekabekoaren arteko etengabeko elkarrizketa darabilgu. "

Erosketak eta enkarguak

Erosketa edo enkargu bat egiteko, idatzi gure posta elektronikora. Atsegin handiz xehetasun gehiago emango dizugu, prozesu osoan gidatuz, eskaera erraz egin dezazun.

Kolaborazioak